XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

euren kokapenak sendo ditzakete, eta Pasaiako hainbat produkturentzat arriskugarriak izan daitezke.

Ildo honetatik, Frantziako Estatuak Baiona indartzearen aldeko apustua egin duela dirudi, portu-azalera egokitzeko inbertsio handiak egiten ari baitira.

Gora jotzen duen dinamismo honen adibidea, duela gutxi Marcial Ucin gipuzkoar enpresa siderugikoak portu honetan eraikitako planta dugu eta argi dago horrek enpresa honetako produktuekin lotutako trafikoa erakartzeko ondorioa izango duela eta beraz, gainerako produktu siderurgikoetarako ere.

Lurreko Garraioak

Pasaiako industri iharduerarako leihakide indartsua dugu lurreko garraioa.

Europako errepideak eta trenbideak etengabe hobetzen eta sarea osatzen ari direlako.

Ondasun eta Zerbitzuen alorreko garraioan merkatuko kuota irabazten jarraituko dutela espero da.

Itsasoko garraioak abantaila leihakorrak dituen irudipena dago 1.500 km-tik gorako distantzietan.

Ildo honetatik, urruti samarra dauden merkatuak erakartzen lagunduko dituzten merkataritza-estrategiak garatzea egokia dela dirudi.

Europa Zentraleko trafikoa erronka honi aurre egiteko elkartekide bat izan daiteke.

Trenbideari dagokionez, europear zabalera duena leihakide indartsua da produktu siderurgikoetan eta edukiontzietan, eta logikoa da leihatzeko ahalmenak gora egitea Espainiako estatuan eta Europa osoan abiadura handiko trenbide-sarea osatuz joango den neurrian.

3. 1.3. Iharduera horiekin zerikusia duen Pasaiako portuaren alde sendo eta ahulen inguruko azterketa

Pasaiako portuak bere trafikoaren arloko merkantzien mugimendua erakartzeko leihatu behar duen erakunde gisa, bere leihakideekin konparatuz ezaugarri positiboak eta negatiboak ditu.

Batzuk bere barne-egoeratik datoz zuzenean, beste batzuk kanpotik datozkio, nahiz eta zentzu batean edo bestean portuaren bidegarritasunean eragina izan.

Ezaugarri positiboei ahalik eta etekin handien ateratzeko eta ezaugarri negatiboen eragina ahalik eta gehien murrizteko ahalbideak baldintzatuko du neurri handi batean portuak zenbaterainoko garapena izango duen etorkizunean, bere ohiko ihardueren arloan jakina

3.1.3.1. Alde ahulak

Portuak ez du zuzeneko zerbitzu-eremua zabaltzeko inolako aukerarik, lurrak berak duen orografiagatik eta inguruko herriek portua bere baitan ixten dutelako zeharo.

Kaietako zabalera (batezbesteko 60 metroko zabalera) estua da arrazoizko erabilera baterako.

Portu-barrutiaz kanpo iharduera logistikoetarako eremuak zabaltzea exijitzen dute traba hauek, portuarekin komunikazio-lotura on samarra dagoen edo egon daitekeen gertuko tokietan batik bat.

.Portuak dituen muga fisikoek. eslora- (180 m) eta sakonera- (29-30) mugak zabaltzeko aukera gutxi eskaintzen dute.

Honek, Badian sar daitezkeen untzietako tamaina baldintzatzen du.

Herrera kaia bereziki, sakonera txikiagatik (5 m eskas), eta eremu hertsi batean dagoelako, untzi txikiek baino ezin dute erabili eta hortaz ez da egokia merkantziak kargatzeko eta deskargatzeko.

Portuko iharduerari lotutako hainbat zerbitzuren kudeaketa oso zatituta dago.

Nazioarteko joerak berriz, gero eta gehiago zerbitzuetan integratutako enpresa gisa funtzionatzeko eskatzen du.

Horrela eskaintzen dituen aukera guztien baterako sustapena egin dezake nazioarteko mailan.

Portuari lotutako ekonomi iharduerek krisialdi larria jasan dute enpleguan eragin handia izan duena eta portuko ihardueran ere bai.

Arrantza eta untzigintza antzina Badiako hazkunde ekonomikoaren oinarriak, gainbeheran dauden sektoreak dira.

Merkatuko segmentu gehienek ekitaldi batetik bestera gora-behera handiak izaten dituzte edo behera doaz, txatarra beharbada eta automobilen trafikoak azkenaldi honetan izan duen arrakasta salbu.

Trafikoak gehienbat errentabilitate gutxiko iharduerak eta bezero gutxi biltzen ditu bere inguruan.

Etorkizunari begira itxaropen guztiak jarrita dauden merkantzia horietariko bat, automobilak adibidez, bi bezeroren esku dago batez ere...

Bestaldetik, trafiko gehienek jatorlekua edota helmuga geografikoa oso gertu dute ihardueraren % 70 gutxi gora-behera Gipuzkoako 4 edo 5 bezero onen inguruan dago bilduta.

Honek esan nahi du arriskutsua litzatekeela oso, bezero on horietariko batek merkantziak sartu eta ateratzeko beste portu batzuen aldeko apustua egingo balu edo beste garraiobide bat aukeratuko balu.

Hau gutxi balitz, Pasaiako portuan ez dago bertan lehorreratuko diren ez ohiko ibilbiderik ez itsas-linearik.

Epe luzerako enpresa-plan estrategiko bat ez egoteak, jarraituko beharreko ildoak azpimarratuko dituena eta aldi berean egunero agertzen diren behar puntual horietatik baino urrutiko sena izango duena, batzuetan irizpide koiunturalegiak hartzera bultzatzen du, a posteriori erantzutea, baina ez du aurrea hartuko dion behar bezalako jokabiderik.

Portuaren ardura duten instituzioen arteko lotura eta koordinazioa; azpiegituran, portuari loturiko ihardueretan eta bere hiri-ingurunean ez da nahikoa.

Hau larria da batez ere, kontuan hartzen badugu elkarrekiko menpekotasun handia dutela gai horiek, hala nola, portuak jasaten duen lursail gabeziari irtenbidea, kanpora begira portuko zerbitzuetan integratutako zentro bat bezala funtzionatzeko beharra, etab.

Loturarik ezak gatazka handiak eragin ditu.

Bilbo etengabe ari da indartzen, Pasaiak duen trafiko nagusiarekiko leihan.

Bilbo bultzatu nahi duten instituzio eta egile guztien arteko adostasuna handia da eta ondorioz, horrek ekarri du jokabide bateratua norabide beretik jotzeko garaian.

Hau dela eta, bere azpiegitura hobetzeko eta ahalmena handitzeko inbertsio garrantzitsuak egiteko aukera du.

Beste portu batzuk, neurri apalagoan ordea, arriskugarriak ere izan daitezke, arestian aipatutakoak batez ere: Bermeo, Baiona, Bordele eta La Pallice.

Merkatuaren alor zehatz batzuetan espezializatzen ari direla dirudi, eta Pasaiarekiko abantail leihakorra lortzen ari dira, gaur egun Pasaiak kontrolatzen dituen trafiko-kuotak erakar ditzakete.